Zer ote da metalezko egitura arina?

Metalezko egitura arina eraikuntzarako egin-moldea da, biziki kalitate onekoa. Frantzian Dokumentu Tekniko Batuaren (DTU 32.3) arabera egiten da, eta horri esker etxeak, bizileku kolektiboak, industria eta zerbitzu eraikinak biziki laster eraiki daitezke eta manera iraunkorrean; eraikin sendoak dira. Eraikitzeko egin-molde horrek arkitektura eta ekologia ahalmen handiak ditu, baita modularrak ere. Bestalde, obrak biziki laster egiteko bidea ematen du.

Egin-molde hori berria ote da?

Ez. Eraikitze molde hori Ingalaterran eta Estatu Batuetan sortu zen eta hedatu 1850az geroztik. Badu 50 urte biziki garatu dela altzairuaren aitzinamendu guziz lasterrarengatik eta 4.0 fabrikazio tresnengatik, zeinei esker kalitatea eta produktibitatea hobetzen baitira. Adibide gisa, Australiako etxeen % 17 egin-molde horrekin eraikiak dira, % 40 Hawaiin, eta Japonian urte guziez 150 000 etxe eraikitzen dira altzairu arinez. Beraz, eraikitzeko metodo horrentzat urruntasun anitz bada eta frantses merkatua azkarki garatzen ari da. Frantzian etxeen % 10 egitura metalikoz eraikiak dira (altzairu astuna eta altzairu arina).

Arauak ba ote dira egin-molde horrentzat?

Bai. Metalezko egitura arina, Frantziako beste egin-molde guzien gisan, biziki zaindua da. Dokumentu Tekniko Batu berezi bat bada (DTU) 32.3 zenbakiduna. Normalizazio Bulegoek (BN) gidatzen dituzten Normalizazio Batzordeetan (CN) apailatzen dira Dokumentu Tekniko Batu horiek, AFNORen gerizan (Normalizazioaren Frantses Elkartea). Gainera, ARKEO SYSTEMek baldintzen bilduma berezia badu, Eraikuntza Metalikoaren Estimu Zentroak (CTICM) ondua, eta erakusten du ARKEO SYSTEMen fabrikazio egin-moldea DTU eta Eurokodeen araberakoa dela.

Egin-molde ekologikoa ote da?

Altzairu arinaren egin-moldea ingurumenarentzat interesgarri da:

  • % 100ean birziklagarria da, eta birziklatze sareak baditu. Europan, altzairuaren % 85-95 birziklatua da.
  • Egin-moldea arrunt automatizatua izanik, hondarkin aise gutiago ekoizten da. Etxe baten egituraren fabrikatzeak bakarrik % 2-3 hondarkin sortzen ditu, eta horiek ere birziklagarriak dira.
  • ARKEO SYSTEM altzairua Europan ekoitzia da.
  • Eraikuntza-obra idorra egiteko ahala ematen du, urik erabili gabe, eta naturan deus bota gabe.
  • Azkenik, arina baita (zura baino 3 aldiz arinago, betoia baino 10 aldiz arinago), altzairuak CO2 gutiago botatzen du, garraio eta altxatzeko moldeengatik.
  • Zimenduak ttipituak dira
Irrati eta sakelako telefono uhinak iragateko arazoak ba ote dira?

Etxe baten egitura batez ere hutsez osatua da profilatuen artean. Beraz, uhin horiek nekerik batere gabe pasatzen dira. Murruen barnea arrunt hutsa da, beraz, eguneroko biziarentzat beharrezkoak diren jariakinak eta elektrika hariak errazki pasa daitezke.

Faraday kaiola efektua ba ote da?

Egitura metalikoa ez da Faraday kaiola bat, lurrari lotua baita. Ondorioz, etxea aire gaiztotik edo beste fenomeno elektriko orotarik babestua da.

Egitura metaliko arinez egin etxeen itxura desberdina ote da?

Ez. Egitura metalikoz egin etxea beste etxeen idurikoa da. Kanpoaldean bukatze lan berak egin daitezke egiturazko etxeetan nola eraikuntza estandarretan. Egin-moldeak egokitzen dira hirigintza hertsapenen arabera edo bezeroaren gogoaren arabera: hiriko estiloa ala baserrialdekoa, etxe tradizionala edo arkitekto etxea, bizitegi soziala, etab.

Egiturak nola ihardukitzen ote dio suari?

Etxeetan suteak gertatzen direlarik, ke, heriotzen % 75 aire bero eta gas itogarriengatik gertatzen dira. Metalezko egitura ez da erreko. Beraz, ez du sutean parte hartuko edo ez du hau hedatuko, eta ez du ez kerik ez karbono dioxidorik botako. Egiturak ez dio biziki suari ihardukitzen, baina arauen araberako estaldurak suari ihardukiko dio, eta ebakuaziorako arauzko denbora bermatua izanen da. Beraz, barneko paretek beharko dute errespetatu suari ihardukitzeko indarrean den araudia.

Altzairu arinez egin etxea termikoki eroso ote da?

Metalezko egitura metalikoari gehienetan kanpoaldeko isolamendu termikoa gehitzen zaio (ITE). Isolamendu egin-molde hori aterabide termiko hoberena da, zubi termiko guziak mozten baititu eta, beraz, gaitzeko energia ekonomiak egiten baitira.

Ene etxearen egitura garantia pean ote da?

Bai. Instalatzailearen hamar urteko asurantzaz gain, ARKEO SYSTEMek eskaintzen du egilearen elkartasunezko erantzukizuna deitu asurantza, “Elkartasunezko Erantzukizuna Sor Lezakeen Elementua” (frantsesez: Epers) dena. Asurantza horrek obra kaltetzen duen arazoetarik babesten zaitu, obra errezibitu ondoan produktuak akats bat izanez geroz, baina ez eraikitzaileek huts bat eginez geroz. Beraz, ARKEO SYSTEM egilearen erantzukizuna estalia da.

Nolako emaitzak ditu ARKEO SYSTEMek erabili altzairuak?

Egitura metalikoen fabrikatzeko ARKEO SYSTEMek erabiltzen duen altzairuak 3.1b motako ekai agiria badu, NF EN 10204 normaren arabera. Beraz, EUROKODEEN eskakizunak beteak dira, bereziki altzairuen harikortasuna bermatzen da, altzairuak ez baitira egilearen lantegitik ateratzen, arau-irizpideak ez baldin badira beteak. Egitura metalikoa oxidazio desorekatutik babestua da: ZAM zink, aluminio eta magnesio estaldura da, eta C5 motakoa da EN ISO 4713 normaren arabera korrosioari ihardukitzeko. ZAMek biziki ongi ihardukitzen dio korrosioari: egin probek erakusten dute galvanizazio jarraikiaren bidez kausitu estaldura klasikoak baino zortzi aldiz gehiago ihardukitzen diola korrosioari.

Nola ihardukitzen die altzairu arinak hondamendi naturalei, adibidez, zikloiei edo lurrikarei?

Altzairua da pisu/erresistentzia erlazio hoberena duen ekaia. Eraikinaren kokapenaren arabera, ingeniariek erresistentziak eta sistema estatiko egokiak kalkulatzen dituzte. Metalezko egitura arina antisismikoa eta antiziklonikoa da.

Leiho bilgarria ezar ote daiteke metalezko egitura arinean?

Bai, bistan da, gaur egun salgai diren leiho mota guziak metalezko egitura arinean ezar daitezke. Ofizioko profesionalekin harremanetan ezar zaitzakegu leiho onaren hautatzeko.

Altzairu arina? Sendotasun arazoak gerta ote daitezke denborarekin?

Ez, batere ez. Gure egitura guziak gure ikerketa-bulegoak kalkulatzen ditu, indarrean diren normen arabera (EUROKODEAK), baita ere eraikuntzaren kokapen geografikoa (erabiltzeak, elurrak, haizeak, eta abarrek eragin ditzaketen kargak).

Zer lur motatan ezar daiteke ARKEO SYSTEM egitura bat?

Altzairuzko egitura arina izanik, lur mota frankotan ezar daiteke (lur malguan, patarrean den lurrean, bi eraikinen artean...). Hori zailago gertatzen da adreiluz edo betoiz eraiki etxeentzat. Bestalde, arintasun horri esker ekonomiak egin daitezke etxeak handitzen edo goratzen direlarik; alabaina, eraikuntza tradizionalean, etxeak azkartu behar dira horretarako, eta kario ateratzen da.